Igandea, maiatza 20, 2012

Itxi


listen with Window Media Player   listen with Winamp   listen with iTunes   listen with RealPlayer


ENTZUN ZUZENEAN!

Itxungi irratia Arrasateko irrati librea

Itxungi irratirako kontzertu benefikua: ASTA KASK + MATERIAL RECHAZADO + KALEKO URDANGAK + DICTADURA

Asta Kask Suediar talde mitikoa Euskal Herrian izango da Apirilaren erdialdean. "Civilizate tour 2012" biraren barnean Arrasaten joko dute.

70.hamarkadaren amaieran sorturiko taldea da Asta Kask, Suedian, punk musikan aintzindariak eta ezinbesteko erreferenteak. 80.hamarkadaren hasieran diskoak eta kontzertuak tartekatu zitutzen, denak, punk historian ezinbestekoak bilakatu direlarik. 2003an elkartu ziren berriz ere, eta 20 urteko isilunea apurtuz, aro berri batean sartu zen banda. Geroztik, estudioko diskoak eta mundu mailako kontzertu birak tartekatu dituzte, Ameriketako Estatu Batuetan eta Japonian izan direlarik besteak beste. 2008an Euskal Herrian izan genituen, eta argi utzi zuten taldearen musika egoera bikaina.

Beraiekin batera, Material Rechazado, Kaleko Urdangak eta Dictadura taldeak ariko dira.

Material Rechazado taldea arrasaten sorturiko punk taldea da. Eskorbuto taldearen eraginak dituen taldea da honakoa, giro ilunak jorratzen dituztelarik.

Kaleko Urdangak, berriz, Bergara aldean sorturiko Bardulia Skinhead Rock 'N' Roll taldea da. Aurretik Doubling Boys bezalako taldean ibilitakoak, esperientzia pilatu dute taula gainean.

Dictadura gaueko azken taldea izango da. Zarautzetik, hardcore punk musika azkarra ta zuzena landuz.

Kontzertu honetatik ateratzen diren etekinak Itxungi irrati librearen alde bideratuko dira.
 

Musika taldeak sarean:
http://astakask.com/
https://www.facebook.com/astakaskofficial
http://www.myspace.com/materialrechazado
https://www.facebook.com/kalekourdangak

 

alt

Urtarrilak 25, Anarcho Punk

Gaur Noise & Distortionen ANARCHO PUNK saio berezixa.
Animau entzutera!!

alt

Abenduak 14, Joy Division!!

 

Asteazken hontan, abenduak 14, Joy Division taldian espezial bat eingou!! Warsaw zienetik, Joy Division izatera pasautako historixia, ta hortik aurrera New Order diezenak!!

Animau entzutera interesantia izengo dala!!!!

 

alt

Gaur, abenduak 7!!

Gaur Noise & Distortionen bukatukou errepasue itxen Inglaterrai. Jarraitukou 70. hamarkadan han sortu zien punk ta oi! taldiekin.

alt

AZAROAK 30-EKO SAIUA

Gaur, azaroak 30, Inglaterrako 70.hamarkadako musikiai buruzko irratsaiua aukikozue entzungai Noise & Distortionen.

Animau entzuten ta disfrutau!!!

alt

 

Artikulu gehiago...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Hasiera
Aurrekoa
1

Menu nagusia

Irratsaioak

LAGUNTZAILEAK

IRRATI ESTEKAK

arrosa sareko irratiak

Antxeta Irratia (Bidasoa)

Arraio Irratia (Zarautz)

Arrakala Irratia (Lekeitio)

Eguzki Irratia (Iruñea)

Gure Irratia (Lapurdi)

Hala Bedi Irratia (Araba)

Info7 Irratia (Euskal Herria)

Irulegi Irratia (Behe Nafarroa)

Koska Irratia (Uribe Kosta)

Matrallako Irratia (Eibar)

Molotoff Irratia (Hernani)

Oiartzun Irratia (Oiartzun)

Tas-Tas Irratia (Bilbo)

Txapa Irratia (Bergara)

Txolarre Irratia (Tolosaldea)

Uhinak Irratia (Aiaraldea)

Xiberuko Botza (Zuberoa)

Xorroxin Irratia (Baztan)

Zintzilik Irratia (Orereta)